Holaxe bizi da Xola

Editorea: Pushkin Press (English)
Urtea: 2013
ISBN: 9781782690092
Orrialdeak: 220

Euskarazko haur literaturako narrazio klasikoak dira Xola txakurtxoaren abenturak. Bost liburu argitaratu izan dira 1995etik 2015era bitartean, eta 2023an:

  • Xolak badu lehoien berri (1995)
  • Xola eta basurdeak (1996)
  • Xola ehitzan (2000)
  • Xola eta Angelito (2004)
  • Xola eta lapurra (2015)

Liburuxka horiek ale bakarrean bildu izan dira ingelesez (The Adventures of Shola) edo japonieraz, eta euskaraz ere 2023an iritsi da azal gogorreko edizioa: Holaxe bizi da Xola.

Xola arratoi-txakurrak, bere autorearen arabera, «mando baten egoskorkeria, azeri baten maltzurkeria eta ume errebelde baten bihurrikeria» du; batez ere animalia oso humanoa da, xaloa eta lotsagabea aldi berean, beti zalantzan jartzen dabil konbentzionalismo sozial batzuek ezartzen dizkiguten betebeharrak. Askatasuna maite du, baina absurdutik hurbil dagoen umore-ukitu batekin.ç

Liburuko ilustrazioak Mikel Valverderenak dira noski.

Beste edizio batzuk

Holaxe bizi da Xola

Erein (euskara) - 2023
ISBN: 978-84-9109-878-2
Orrialdeak: 232