« Itzuli albistegira

Atxagaren "Borrokaria" liburua argitaratu du Etxepare Institutuak

2012-02-03  ¦  Argitalpenak

Etxepare Euskal Institutuak bi liburu berri argitaratu ditu. Tartean, Bernardo Atxagaren azken lana "Borrokaria", hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz ("El luchador") eta ingelesez ("The fighter").

Atxagaren

Etxepare Euskal Institutuak bi liburu berri argitaratu ditu. Batetik, Euskal Sortzaileak Saileko lehen alea: Bernardo Atxagaren "Borrokaria" (El luchador, The fighter).

Hiru testu desberdinek osatzen dute liburua. Lehengoak sasoia galtzeko beldurrez bizi den gizon baten kezka jasotzen du, eta udako gau batean gertatzen zaiona; bigarrenak boxeolari bat hartzen du aintzat, eta haren jarrera Nevadako Renon jokatu behar duen borrokaren aurrean; hirugarrenak pertsonek hil ondoren uzten dituzten irudiei buruzko gogoeta dakar. Hiru testu desberdin, kontaera bakarra.

Euskaratik gaztelaniara Asun Garikanok itzuli du, eta euskaratik ingelesera Amaia Gabantxok. Diseinua eta maketa Jose Luis Agotek egin ditu. Liburu berriak 128 orrialde ditu.

"Borrokaria" izeneko testu hau "Nevadako egunak" liburuaren aurrerapen bezala ere har daiteke.

Bestetik, AT! ikuskizunerako 26 idazlek idatzi zituzten testuak jasotzen dituen izen bereko liburua ere argitaratu du Etxepare Institutuak.

Bi argitalpen berri hauek hirueledunak dira: euskara, gaztelera eta inglesez eman dira argitara.